Trace Id is missing

Microsoft Dynamics CRM 2013ren (KB 2941390) 1. zerbitzu-paketea

Microsoft-ek 1. zerbitzu-paketea argitaratu du Microsoft Dynamics CRM 2013rako. 1. zerbitzu-paketeak segurtasuna, errendimendua eta egonkortasuna hobetzen dituzten eguneratzeak ditu. Horrez gain, 1. zerbitzu-paketeak aurretik argitaraturiko eguneratze guztiak bateratzen ditu.

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

  • Bertsioa:

    06.01.0000.0581

    Argitaratze-data:

    2014/5/28

    Fitxategi-izena:

    CRM2013-Mui-KB2941390-EUS-amd64.exe

    CRM2013-Mui-KB2941390-EUS-i386.exe

    Fitxategiaren tamaina:

    37.3 MB

    33.2 MB

    KB artikuluak:

    KB2941390

    Microsoft-ek 1. zerbitzu-paketea argitaratu du honako produktu hauetarako: Microsoft Dynamics CRM 2013 Server, Microsoft Office Outlook-erako Microsoft Dynamics CRM 2013, Microsoft Dynamics CRM 2013 aplikazioaren hizkuntza-paketeak eta Microsoft Dynamics CRM 2013 posta elektronikoaren bideratzailea.

    Bertsio honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko, ikusi Microsoft Knowledge Base-ko 2941390 artikulua:

    1. zerbitzu-paketea erabilgarri dago Microsoft Dynamics CRM 2013rako

    Microsoft Dynamics CRM 2013ren aplikazio-osagaien arteko parekotasunari eusteko, zerbitzu-pakete honek paketeak ditu produktu hauetarako: Microsoft Dynamics CRM Server, Microsoft Office Outlook-erako Microsoft Dynamics CRM, Microsoft Dynamics CRM aplikazioaren hizkuntza-paketeak eta Microsoft Dynamics CRM posta elektronikoaren bideratzailea.
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows 7, Windows 8, Windows Server 2008, Windows Server 2012

    Aurrebaldintzak:
    • Zerbitzu-pakete hau Microsoft Dynamics CRM 2013 exekutatzen ari den ordenagailu batean instalatu behar da.
  • Sakatu Deskargatu eta, zerrendan, sakatu deskargatu nahi duzun fitxategia.

    Garrantzitsua: hizkuntza-paketea instalatu behar da hizkuntza-pakete horri dagokion zerbitzu-paketea aplikatu ahal izan aurretik. Deskargatu eta instalatu hizkuntza-pakete bat hemendik: Microsoft Dynamics CRM 2013ren hizkuntza-paketeak.


    Zerbitzu-pakete hau instalatzeko, egin hauetako bat:
    • Instalazioa berehala abiarazteko, sakatu Exekutatu.
    • Deskarga zure ordenagailuan gordetzeko eta geroago instalatu ahal izateko, sakatu Gorde.
    • Deskarga bertan behera uzteko, sakatu Utzi.
  • Zerbitzu-pakete honekin batera instalatutako osagaiak
    Zerbitzu-pakete hau aplikatzean, dagoeneko instalatuta ez badaude, osagarri hauek instalatuko dira:
    • Visual C++ 2010 exekuzio-denbora
    • ReportViewer 2010 kontrola


    Eskuz gaitu edo konfiguratu beharreko zuzenketak eta eguneratzeak

    Baliteke Microsoft Dynamics CRM 2013ren 1. zerbitzu-paketeak eskuz gaitu edo konfiguratu beharreko zuzenketak eta eguneratzeak izatea. Aipatutako zuzenketak Microsoft Dynamics CRM 2013 aplikazioa exekutatzen ari den zerbitzarian gaitzeko edo konfiguratzeko, ikusi ondoren aipatzen den Microsoft Knowledge Base-ko artikuluaren "Eskuz gaitu edo konfiguratu beharreko zuzenketak eta eguneratzeak" atala:

    1. zerbitzu-paketea erabilgarri dago Microsoft Dynamics CRM 2013rako (KB 2941390)