Trace Id is missing

Microsoft Office Language Interface Pack 2010 – Euskara

Microsoft Office Language Interface Pack 2010 – Euskara-k euskarazko erabiltzaile-interfazea eskaintzen du Microsoft Office 2010-eko hainbat programarentzat.

Garrantzitsua! Jarraian hizkuntza bat aukeratzen baduzu, dinamikoki aldatuko da orriko eduki osoa hautatutako hizkuntzara.

  • Bertsioa:

    1

    Argitaratze-data:

    2019/12/20

    Fitxategi-izena:

    Office2010LipHelp-eu-es.zip

    LanguageInterfacePack-x86-eu-es.exe

    LanguageInterfacePack-x64-eu-es.exe

    Fitxategiaren tamaina:

    200.9 KB

    22.9 MB

    24.7 MB

    Microsoft Office Language Interface Pack 2010 - Euskara-k euskarazko erabiltzaile-interfazea eskaintzen du honako aplikazio hauetarako:
    • Microsoft Office Excel 2010

    • Microsoft Office OneNote 2010

    • Microsoft Office Outlook 2010

    • Microsoft Office PowerPoint 2010

    • Microsoft Office Word 2010
  • Sistema eragile bateragarriak

    Windows 7, Windows Vista, Windows XP

    • Behar den softwarea: Excel, OneNote, Outlook, Powerpoint edo Word dituen Microsoft Office 2010 paketeren baten euskarazko bertsioa.
    • Diskoan behar den lekua: une honetan instalatuta dauden Office 2010-eko programek hartzen duten lekuaz gain, 20 megabyte (MB) behar dira disko gogorrean.
  • Deskargatze hau instalatzeko:
    1. Deskargatu LanguageInterfacePack.exe fitxategia Deskargatu botoian (goian) klik eginez, eta gorde fitxategia disko gogorrean.
    2. Instalazio-programa abiarazteko, egin klik bikoitza disko gogorreko LanguageInterfacePack.exe programa-fitxategian.
    3. Jarraitu pantailako jarraibideei instalazioa osatzeko.
    4. Instalatu ondoren, C:\Program Files\Common Files\microsoft shared\OFFICE14\1069\LIPread.htm-n aurkituko duzu Microsoft Office 2010-en hizkuntza-interfazearen paketeari dagokion IrekHau fitxategia.
    5. Office 2007-ko hizkuntza-interfazearen paketea edo aurreko edizio batekoa duen Office 2007 ezin da Office 2010-eko hizkuntza-interfazearen paketea duen Office 2010-era bertsio-berritu. Office 2007-ren oinarrizko instalazioa Office 2010-eko hizkuntza-interfazearen paketea duen Office 2010-era bertsio-berritu nahi baduzu, honako hau egin behar duzu:
      • Desinstalatu Office 2007-ko hizkuntza-interfazearen paketea
      • Exekutatu Office 2010-en instalazioa, eta hautatu 'Bertsio-berritu' aukera.
      • Office 2010-en instalazioa burutu denean, instalatu eta ezarri Office 2010-eko hizkuntza-interfazearen paketea


      • Office-ko produktua aktibatzea:
      • 'Microsoft Office-ren aktibazio-morroia' elkarrizketa-koadroko instalazio-kode osoa irakurtzeko arazoak badituzu, edo instalazio-kode osoa ez bada behar bezala bistaratzen Microsoft® Office Language Interface Pack 2010 erabiltzean, utzi bertan behera morroia, eta aldatu euskarazko produktura Microsoft Office-ko zure produktua aktibatzeko.


    Erabilera-jarraibideak:

    Zure erabiltzaile-interfazea Microsoft Office Language Interface Pack 2010 - Euskara-ko hizkuntzara aldatzeko, jarraitu honako urrats hauei:

    1. Abiarazi Microsoft Office 2010-eko hizkuntza-ezarpenak, Hasi\Programa guztiak\Microsoft Office\Microsoft Office-ko tresnak menutik.
    2. Hautatu bistaratze- eta laguntza-hizkuntzak menuko Bistaratze-hizkuntza aukeran, hautatu behar den hizkuntza, eta egin klik Ezarri lehenetsi gisa botoian.
    3. Hautatu edizio-hizkuntza menuan, aukeratu behar den hizkuntza, eta egin klik Ezarri lehenetsi gisa botoian.
    4. Egin klik Ados botoian.

    Hautatu dituzun hizkuntza-ezarpenek Office-ko aplikazioak abiarazten dituzun hurrengo aldian izango dute eragina.
    Oharra: laguntza ezin da Microsoft Office Language Interface Pack 2010 - Euskara-ko hizkuntzara aldatu. Laguntza beti egongo da jatorrizko instalazioaren hizkuntzan.
    Ezarri beti goitibeherako zerrendako bistaratze-laguntza oinarrizko hizkuntzan.

    Deskargatze hau kentzeko:
      Jarraitu urrats hauei Windows XP Home edo Professional Edition-en:
    1. Irten programa guztietatik.
    2. Egin klik bikoitza Windows-en kontrol-paneleko Gehitu edo kendu programak ikonoan.
    3. Sakatu Microsoft Office Language Interface Pack 2010 Instalatuta dauden programak koadroan, eta, ondoren, egin klik Kendu botoian.
    4. Jarraitu pantailako argibideei.

      Jarraitu urrats hauei Windows Vista-n edo Windows 7-n:
    1. Irten programa guztietatik.
    2. Egin klik bikoitza Windows-eko Kontrol-paneleko Programak eta eginbideak ikonoan.
    3. Desinstalatu edo aldatu programa aukeran, egin klik Instalatuta dauden programak elkarrizketa-koadroko Microsoft Office Language Interface Pack 2010 - Euskara aukeran, eta, ondoren, egin klik Desinstalatu aukeran.
    4. Jarraitu pantailako argibideei.